|
|
|
| ertz jaialdia : 2006 |
|
|
|

7. Nazioarteko Bertze musiken jaialdia
EGITARAUA:
2006/9/14 Arteleku, DONOSTIA
16:00-20:00 / workshop: Gabriel Paiuk
2006/9/15 Arteleku, DONOSTIA
11:00-18:00 / workshop: Gabriel Paiuk
19:00 / hitzaldia: Phill Niblock &
Thomas Ankersmit
20:00 / live: Gabriel Paiuk ensemble
2006/9/16, kultur etxea, BERA
19:00 / irekiera:
instalazioa: Enrike Hurtado
aurkezpena: Arto artian
20:00 / live:
Phill Niblock &
Thomas Ankersmit
Norbert Möslang
Bizarra
Oier Etxeberria
Thor Magnusson & Runar Magnusson
Gabriel Paiuk
2006/9/17 Herriko etxeko plaza, BERA
19:00 / live: Borroka + Maite
Arroitajauregi
20:30 / live: Llorenç Barber
(Streaming-a SOTOTIKi esker)
kredituak
|
|
Argazkiak:
(Asier
Gogortza, 2006)
|
|
Artistak:

PHILL NIBLOCK
www.phillniblock.com
Phill Niblock konposatzaile minimalista, multimedia musikaria
eta New Yorkeko Experimental Intermedia izeneko fundazioaren
zuzendaria da. 60ko hamarkadaz geroztik bere presentzia aski
nabaria izan da nazioarteko abangoardiako musikaren mugimenduan,
historia liburuetan minimalista ahaztua den arren, ondotik
etorri diren belaunaldiengan izandako eraginak ederki erakusten
duen bezala. Bere lana Minimalista da, hitz nagusiekin. Soinu
pista ugariz osatutako eta dijitalki prozesatutako "drone"
mikrotonal monolitikoak konposatzen ditu, erritmorik eta melodia
garbirik gabeko musika ederra sortzeko. Mugimendua geldoa
da, aldaketak apenas iragarri daitezke, baina biziz beteak
daude bere lanak.
Aldi honetan Thomas Ankersmit saxofoijolearen laguntza izango
du zuzenean.
ENTZUN
(streaming)
top
|
|

THOMAS ANKERSMIT
Thomas Ankersmit Berlin eta Amsterdam artean bizi den saxofoilari
inprobisatzaile eta musikari elektronikoa da. Berak jorratutako
teknika aunitz "zabaldutako teknika" gisara ulertuak
izan dira.Tinbre bortitzak, aunitzetan elektronika gogora
ekartzen dutenak, eta metalezko zaratak sortzeko, bere musika
tresna ez-ohiko moduan erabiltzen du. Zuzenean, Ankersmitek
soinu konkretuetara begira jartzen duen saxofoia prozesu dijital
nahiz analogikoekin nahasten du.
ENTZUN
(streaming)
top
|
|

NORBERT MÖSLANG
http://homepage.swissonline.ch/bots/
Suitzako musikari inprobisatzailea, "cracked everyday
electronics" edo crackeatutako etxeko makina elektronikoak
erabiltzen ditu. 2002. urte bukaera bitarte Andy Guhl-ekin
batera Voice Crack talde garrantzitsuan parte hartu zuen,
baita Poire_Z bezalako proiektuetan ere. Hori gutxi balitz,
hainbeste talde eta artistekin egin izan du musika, halanola:
Borbetomagus, Otomo Yoshihide, Günter Müller, Jim
O'rourke, Kevin Drumm, Florian Hecker eta aunitz gehiago.
ENTZUN
(streaming)
top
|
|

BIZARRA
Iban Urizar: tronpeta, klarinetea, bestelakoak
Mikel Etxegarai: perkusioa, bateria, bestelakoak
Iban Urizar (Cafe Teatro, Mengele Quartet,...) eta Mikel
Etxegaraik(Gutariko Bat, Voodo muzak, ...) osatzen dute bizarra.
Inprobisazioak izugarrizko garrantzia du beraien musika sortzerako
orduan. Free Jazz, inprobisazio askea edo elektronika esperimentala
izanik ere, bateria eta trompeta erabiliaz elektronikaren
abantailak aprobetxatzen dituzte beraien musika haratago eramateko.
Soinu bortitz eta eroak, film beltzenaren notak emeki joaz,
aspaldiko orroak entzunaz, soinuaren materia espazioak birsortzeko
aprobetxatuz. Jazza askea denean edo elektronikaren bitartez
paisaiak marraztu nahi direnean bezala.
Bizarra, Bzz....rrrrrr....Bzzzzzz...........rrrrrrrrrrrrrrrr.
top
|
|

OIER ETXEBERRIA: C14
C14 soinu datazio lan bat da. Oier Etxeberriak euskal sonorismoaren
adn-a berreskuratzen du, sampling-a eta zarata erabiliz, nahasiz,
xehatuz, saiaketan saiatuz. Hainbat urtez Akauzazte taldean
gitarra jo ondotik, Etxeberriak euskal kantutegiaren inguruko
(kantutegia zentzu zabalenean ulertuta) ikerketa prozesu interesgarria
abiatu du, momentuz C14 bezalako argitalpenetan edo Alde Zarra!
(gure musika) bezalako erakusketetan islatu dena. ERTZ jaialdiaren
edizio honetan lehen aldiz aurkeztuko du bere lana zuzenean
eta bakarrik.
ENTZUN
(streaming)
top
|
|

ENRIKE HURTADO
www.ixi-software.net
Enrike Hurtado Bilbaon bizi den musikari eta musika software
elkareragileen programatzailea da. Bilbaoko punk-rock eszenako
hainbat taldetan parte hartu ondotik (Safety pins, JAN) 2001.
urtean IXI-SOFTWARE egitasmoa abiatzen du Thor Magnusson islandiarrarekin
batera. Proiektu honek ia erabat murgiltzen du prozesu bereziak
sortzeko gai diren programa eta aplikazio berezien sorkuntzan.
Oraingo honetan bere azken lana LORE aurkezten digu. Lore,
autoreak sortutako software batean oinarritutako drone amaiezin
eta aldakorrak sortzen dituen soinu instalazioa da.
ENTZUN (streaming)
top
|
|
 
SameSameButDifferent v.02-Iceland
by THOR MAGNUSSON & RUNAR MAGNUSSON
www.ixi.software.net
www.this.is/whitelabel
Thor, Enrike Hurtadorekin batera IXI-SOFTWARE egitasmoaren
sortzaile izan zen, eta geroztik softwaregintzan lan egiten
du. Honi buruz hainbat testu eta saiakera idatzi ditu, baita
berak sortutako programak musikaren arloan praktikan jarri
ere, besteak beste Sigtryggur berg Sigmarsson, Shinji Kanki
edo Matt grey bezalako musikarien alboan.
Runar-ek, musika elektronikoaren, ambient-aren eta elektroakustikaren
inguruan egin izan du lan. 1994. urteaz gero Vindva Mei taldeko
kidea da, beraiekin 3 cd argitaratu ditu, baina baita bakarka
ere. Horrez gain antzerkirako eta performance ikuskizunetarako
musika egin du.
Aldi honetan, sortutako proiektu jeneratibo edo sortzailea
aurkezten dute: SAMESAMEBUTDIFFERENT V.O2. Ikusentzunezko
egitasmo hau software programazioan eta soinugintzan oinarrituta
dago, eta islandian egindako landa grabaketak ditu oinarri.
top
|
|

GABRIEL PAIUK
1975. urtean jaiotako pianojole eta konposatzaile argentinarra.
1999. urteaz gero musika berrietara eta honen bidezidorretara
zuzendu du bere lana, berdin konposizio mota desberdinetan,
inprobisazioan nahiz dantza edo antzerkia bezala bertze alorretan.
Bakarka (res extensa), taldean (Gabriel Paiuk ensemble) edo
inprobisazioan (Sergio Merce, Keith Rowe, Axel Dorner, Lucio
Capece, Manuel Mota...) aritakoa da bera. Berriki iaz ertz
jaialdian izan genuen Jason Kahn musikariarekin lan berri
bat argitaratu du.
top
|
|

LLORENÇ BARBER
Heziketa akademikoa eduki arren, 60. hamarkadan Darmstadt-en
egindako egonaldiaren ondotik Cage, Fluxus, minimalismoak
eta bazterretako musikek edo guk deitzen diegun bezala "bertze
musikek" gidatu dute balentziar honen lana. Guzti hortatik
"Taller de Música Mundana" (1978), "campanario portativo"
(1981) edo "Flatus Vocis trio" (1981) bezalako egitasmoak
sortu ziren, azkenik, 80. hamarkada erdialdean Musika Plurifokalari
bideak irekiz. 1987. urtetik hona hiriak soinutzen egin du
lan musikari honek, hortarako kanpaiak, sirenak, itsasontziak,
musikabandak eta bestelako soinu iturriak erabiliz espazio
publikoan. Azken urteotan munduko 150 hiri baino gehiago soinutu
eta gero Berara etorriko da gure herria ere kanpai soinuz
betetzera.
ENTZUN
(streaming)
top
|
| 
MAITE ARROITAJAUREGI
Elgoibarko cellojolea besteak beste Anari edo Lisabö
bezalako euskal herriko talde eta bakarlarien ondoan ezagutu
ahal izan dugu. Baina musikari honen lanak aise ibilbide zabalagoak
eta ugariagoak erakusten ditu, bideolanetarako nahiz dantzarako
konposizioak sortzetik hasi eta A4 laukotearekin (Inigo Telletxea,
Inigo Ugarteburu eta Xabier Erkiziarekin) egindako laneraino.
Horren adibide gisara jaialdian BORROKA lapurdiko taldearekin
batera joko du, lehen aldiz.
top
|
|
BORROKA
Pantxix Bidart: gitarrak, bozak, lauta
Kako cavalié: kontrabaxua, balafoia, falutak, bozak,
tresneria
Bi nortasun, bi bide, elkartze bat. Hizkera desberdinak
hizkuntza bakar baten alde. Bi mundu gozamen beraren bila.
Ahotsak, gitarrak, kontrabaxuak eta tresneriak topatzen dute
elkar, galtzen, batzen, elkar jotzen, urratzen, elkar entzuten,
elkar mintzatzen. Euskal poesiak Pantxixen ahotik erantzulea
aurkitzen du munduko "kako"fonian. Begirada kurutzatua
kultura zapaldu zapaltzaileaz. Borroka bat baino gehiago,
eraikuntza musikala, estetika amankomun bat du helburu taldeak.
Bapatean sortutako giroak, zuzenean grabatuak, entzumenari
eskaniak. Hemen, ezer ez da sortzen, ezer ez da ixiltzen,
dena da isurtzen.
ENTZUN
(streaming)
top
|
|
ANTOLATZAILEA:
ERTZ arte gunea - www.ertza.net , Berako Kultur Batzordea,
Berako Udala
DISEINUA :
Oier Etxeberria & ERTZ
LAGUNTZAILEAK:
Arteleku
AUDIOLAB (Donostia)
ARTELEKU
(Donostia)
EIHA
RTZEA
kultur etxea (Hazparne)
SOTOTIK e-zine
GURE TXOKOA ELKARTEA (Bera)
(UN)COMMON
SOUNDS
ESKERRAK:
Oier Etxeberria, Oier Iruretagoiena, Enrike Hurtado, Catherine
Luro, Marta Font, Arto artian, Larraitz Mendizuri.
KONTAKTUA:
ERTZ apdo 75 31780 BERA (Nafarroa)
www.ertza.net | info@ertza.net
|
|
|
|
|
|
ERTZ - Berako Kultur batzordea - Berako Udala
:::::::::: www.ertza.net :::::::: info@ertza.net :::::::::::
:::::::::: ERTZ 75pk 31780 BERA (Nafarroa) :::::::::::
|
|